Edanda gidatzeagatik hirutan atxilotu dute pertsona bat Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 15a, 14:58

Getxoko Udaltzaingoak azken bi hilabeteotan hiru bider atxilotu du Santurtziko 34 urteko auzokide bat, Trafikoaren Segurtasunaren kontrako hiru delitu egitearen akusaziopean, alkoholaren eraginpean gidatzen zuelakoan. Azken atxiloketa pasa den urriaren 6an izan zen, goizeko 6:30ak aldera, Areetako Zugatzarteko etorbidean. Udaltzainek autoa abiadura mantsoan eta errepidearen erditik joaten ikusi zuten eta, gainera, gidaria ibilgailuaren bolantean lotan zegoela jakinarazi dute, "horrek gainontzeko lagunentzat zekarren arriskuarekin". Udaltzainek gidaria esnatu zuten eta autoa errepidearen albo batean utzi ondoren, alkoholemia froga egin zioten eta, Getxoko Udaltzaingoaren arabera, onartutakoa baino lau bider gehiagoko alkohol kopurua eman zuen. Azken bi hilabeotan beste birritan ere atxilotua izan da alkoholaren eragipean gidatzeagatik. Bestalde, asteburu honetan, hiru gidari atxilotu dituzte Uribe Kostan, edanda joateagatik. Larunbatean, Getxo udalerrian eta Berangon bana, azken horrek biktimarik gabeko auto-istripua eragin zuela. Igandean, berriz, Sopelatik igaro zuen gidari bat atxilotu zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun