Batasuneko Mahai Nazionaleko beste kide bat atxilotu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 15a, 17:23

Asier Imaz Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea atxilotu dute gaur goizean Beasainen. Berria.info-k zabaldutakoaren arabera, kalez jantzitako zortzi polizik hartu dute preso etxeko atarian, 11:30ak aldera. Hilaren 4an Espainiako Polizia Nazionalak 23 lagun atxilotu zituzten Seguran, Batasuneko batzar batean, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduak jarraikiz. Hurrengo egunetan, "ETAren kideak" izatea leporatuta, magistratuak espetxera bidali zituen atxilotuetako 17, eta besteak libre utzi zituen, haietako batzuk fidantzapean. Dena den, Batasunaren aurkako operazioa irekita zegoela nabarmendu zuen. Argazkian, azken atxiloketen aurka Leioako campusean egindako mobilizazioetariko bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun