Getxoko Udaltzaingoak udalerri horretako 40 urteko F.F.S.Q. gizonezko auzokidea atxilotu zuen larunbat goizaldean neskalaguna kalean erasotzeagatik, genero indarkeria delitua egotzita Udaltzaingoak jakinarazitakoaren arabera. Atxiloketa Algortako Aretxondo kalean izan zen, udaltzainek gizon bat emakume bat erasotzen ari zela esaten zuen telefono-deia jaso ondoren. Tokiko poliziak bertaratzean, gizon batek beste bat lurraren aurka zuela ikusi zuten. Gainera, handik metro batzuetara beste bi lagun emakume bat artatzen ari ziren. Ustezko erasotzailea geldiarazi zuen laguna zerbitzutik kanpo zegoen Bilboko udaltzain bezala identifikatu eta lurrean zegoen emakumeari ostikoak ematen ikusi zuela esan zuen. Emakumeak kolpe bat zuen bekokian eta makatu batzuk gorputzean, gainera atxilotutakoa identifikatu zuen bere bikotekide bezala eta salatu zuen erasoengatik aurrekariak dituela. Udaltzainek erasotzailea atxilotu eta kolpatutako emakumea Gurutzetako erietxera eraman zuten udaltzainek. Bestalde, eta Getxoko Udaltzaingoak emandako bertsioaren arabera, atxilotutakoa buruan zauri bat zuenez, DYAko kideek artatu zuten. Argazkian, emakumeen aurkako erasoak salatzeko, Getxoko Bilgune Feministak Algortan egindako kontzentrazioetako bat.