"TMEO" komiki aldizkaria Getxoko Komiki eta Manga Azokaren VI. edizioaren protagonista nagusietako bat bilakatuko da aurten. Izan ere gasteiztarrek dagoeneko 20 urte bete dute eta azaroaren 23tik 25era urteurren hori ospatu egingo dute argitalpenaren inguruko erakusketa baten bidez. Kartelak, azalak, istoriotxoak eta aldizkariaren zenbait egileren lanak egongo dira ikusgai, besteak beste. Halaber, Komiki Azokak omenaldia egingo dio aldizkari beteranoari komiki eta umore grafikoaren alorretan eginiko ibilbidea dela eta. "
TMEO"ren lehenengo alea 1987. urtean kaleratu zen, 80eko hamarkadan jarduera profesionala hasitako zenbait egile biltzeko eta beren lanak erakusteko asmotan. Ordutik hona, istoriotxo garratz eta kritikoak argitaratu ditu aldizkariak, betiere filosofia independentea erakutsita eta zuzentasun politikoa alde batera utzita. Horrek guztiak paregabeko nortasuna eman dio aldizkari. Argazkian, "TMEO"ren 70. zenbakiaren azaleko irudia.