Motorista bat hil da Negurin auto istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 16a, 16:12

Motor gidari bat hil da Negurin bart auto batekin aurrez aurre talka eginez izandako trafiko istripuan. Gainera, autoan zihoan 90 urteko emakumezko bat zauritu da istripu berean. Ezbeharra atzo gaueko 21:55ak aldera jazo zen, Algorta Etorbidean, Neguriko gasolidengiaren parean. Errepide laguntza ematen duen DYA elkarteak jakinarazi duenez, motor gidaria airean atera zen autoa jo ondoren, eta lurrera erortzean hartutako kolpe handiaren ondorioz segituan hil zen. Autoan zihoan 90 urteko emakumezkoaren kasuan, zauriak dituen arren ez du larritasun handiko ezer. Istripuaren ondorioz, ordu batez errepidea moztu zuten atzo Getxoko udaltzainek eta ertzainek. Argazkian, beste istripu bat Getxo I institutu aurrean, 2005eko ekainean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun