Astelehenean Neguriko gasolindegiaren ondoan trafiko istripuan
hil zen motor gidaria talka egin zuen autoak "stop" seinale bat saltatu zuelako hil zela diote Getxoko Udaltzaingoaren lehenengo ikerketek. "
El Correo Español"ek jakinarazitako datuen arabera, Algortako etorbidean izandako istripuan hainbat irregulartasun izan zen. Motor gidariak 0,65 alkohol tasa zeukan odolean, autopsian jakin denez, legezko tasa 0,25ean dagoenean. Bestalde, motorrak baimendutako abiaduratik gora ei zebilen autoarekin talka egin zuenean. Baina, Getxoko Udaltzaingoaren polizia-atestatuaren arabera, istripua eragin zuen arau urraketa autoaren gidariak "stop" seinalea saltatu izana izan zen. Horren ondorioz, motor gidaria hil eta autoan gidariarekin batera zihoan 90 urteko emakumea zauri arinak jazo zituen. Argazkian, beste istripu bat Getxo I institutu aurrean, 2005eko ekainean.