Polizia iturrien arabera, Joseba Elorriaga "Peski", Mikel de Gregorio "Degre", Txomin Gezuraga, Lander Labajo, Aner Mimenza eta Josu Rodriguez "Nekora" Madrilgo Canillas polizia eremuan bide daude. Horrela adierazi du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez. Hainbat komunikabideetan esandakoaren arabera, baliteke bihar bertan epailearen aurrera pasatzea. Bestalde, sei gazteak "torturatuak izateko arriskuaz" ohartarazi du errepresioaren aurkako erakundeak. Argazkian, atzo bezala gaur ere manifestazioa deitu dute 20:00etarako Algortako Telletxe plazan. Algortan mila bat eta Berangon 50 lagun inguru elkartu ziren bart, atxilotutako sei lagunen askatasuna aldarrikatzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!