Sei atxilotuek zinegotzi popularrak jomugan zituztela egiatzat jo du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 18a, 15:39

ETA erakunde armatuaren balizko jomugen "berririk ez" ematea egotzi dio gaur Espainiako Barne Ministerioari Antonio Basagoiti Bizkaiko PPko presidenteak (argazkian). "Terrorismoaren aurkako iturrietan oinarrituta" hainbat komunikabidek zabaldutakoa aintzat hartuz, ordezkari popularrak jomugan izatea ere leporatu die, Algortan, Getxon eta Berangon atzo goizaldean atxilotutako sei gazteei, PPko zinegotzi baten "datu zehatzak" izatea. "Sei atxilotuei atzemandako agirien artean argazkiak eta bere autoaren matrikularen ohar zehatzak ere badaude", Basagoitik adierazitakoaren arabera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun