Getxo Jazzi konpetentzia irten zaio

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 18a, 16:22

Uztailean ospatutako Getxoko Europar Jazzaldiaren XXXI. edizioa izan da azkena Bizkaiko jazz musikaren jaialdi bakarra izateko ohorea edukitzen. Izan ere, datorren urterako Bilboko Udalak bere kultur eskaintzaren barruan jazz programazio zabala prestatuko du, atzo Iñaki Azkuna alkateak Bilboko Udalaren aurrekontuak azaltzean zabaldu zuenez. Jazz ikuskizunen antolakuntza Bilbao 700 izeneko elkarte publikoaren eskuetan geldituko da eta aurrekontua 325.000 eurokoa izango da. Getxoko Europar Jazzaldiarekin zein Gasteizen eta Donostian egiten diren jazzaldiekin bat ez egitearren Bilboko jazz kontzertuak udazkenean izango dira. Argazkian, Chucho Valdes musikari kubatarrak itxi zuen aurtengo Getxoko Europar Jazzaldiaren edizioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun