Nietzscheren azken egunak
Larunbateko azken lana 20:00etan eskainiko da Getxo Antzokian, Traspasos taldeak taularatutako azken drama: “Demasiado humano” hain zuzen ere. Antzezlanak Friedrich Nietzsche filosofoaren azken egunak hartzen ditu ardatz nagusi. Halaber, ikuskizuna pentsalariaren bizitza eta sorkuntzaren draman burutu zen bilaketa prozesu luzearen emaitza da, hau da, bere porrot psikikoaren osteko itxialdira iritsi arte. Nietzche pertsonaiak antzezlanean esaten duena guztia bere bizitzako uneren batean esan zuen, nahiz eta era zatikatu eta aforistikoak izan. Gaixo terminala den Nietzsche obran irudimenezko erroten aurkako borrokan ari den Kixote izan beharrean kontzeptuen eta dogmen tiraniaren aurka borrokatzen duena da, itxuraz behintzat maila historikoan frogatuta dauden gertaerak biltzen dituen fabula moral oso arrunta erabiliz.