Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak "positibotzat"
jo du atxilotuei protokoloa ezarri izana, baina argi utzi du "ez dela nahikoa. Egin behar dena inkomunikazioa kentzea da, protokoloak torturatzea apur bat zailtzen badu ere, hutsuneak uzten dituelako. Azken finean, inkomunikazioak torturatzeko bidea ematen du". Gainera, Madrilerako bidean, atzo atxilotutako seiek hainbat kolpe jaso zituztenaren zurrumurruak heldu zaizkie AAMko kideei.
Bestalde, "muntaia polizial baten aurrean egon gaitezkeela" nabarmendu dute errepresioaren aurkako mugimendukoek: "atxilotutakoei ez baitiete zehazki ezer leporatu inori. Frogak izatekotan dagoeneko mahai gainean leudeke, baina dena akusazio orokorrak baino ez dira, hainbat urteen arteko kale borroka ekintza guztiak baina bata ere dokumentatu gabe" azaldu dute. "Horrek guztiorrek torturaren bidez autoinkulpazioak lortu nahi dituztela pentsatzera eramaten du". Ildo horretan, "atxiloketa hauen atzean uholde errepresiboa" datorrela ohartarazi dute AAMko kideek.
Askatasunaren oharra:
Garzonek ondorengo neurriak hartuko dituela esan die abokatuei:
Atzo Getxon eta Berangon 6 gazte atxilotu zituen polizia nazionalak. Abokatuek Garzoni berak aurrez atera zuen Torturaren aurkako protokoloa martxan jar dezala eskatu zioten eta epaileak ondorengo neurriak hartuko dituela adierazi die gaur abokatuei:
- 8 orduro konfiantzazko medikua pasatuko da atxilotuak ikustera, entzutegi nazionaleko mediku forentsearekin batera, eta elkarrizketak gazteleraz eduki beharko dituzte.
- Atxiloketak dirauen bitartean atxilotuak bideoz grabatuak izango dira.
Defentsak ipini du konfiantzazko medikua.
Askatasuna