Espainiako Poliziak bi etxebizitza miatu ditu goizaldean Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 19a, 12:48
Azken bi egunotan Espainiako Poliziak Uribe Kostan egin dituen zazpi atxiloketen harira, gaur goizaldean bi etxebizitza miatu dituzte Getxon, baina ez da atxiloketarik egon, Gara.net-ek zabaldu duenez. Polizia iturrien arabera, gaur goizaldean burututako operazioan material ugari eraman dute arakatutako etxeetatik, ordenagailu bat tartean. Askatasunak adierazi duenez, Polizia Jon Rosales atxilotzera joan da. "El Correo Español"-en arabera, berriz, bi dira Polizia bila joan zaizkien lagunak (ez dute izenik eman), halabaina, ez dituzte etxean aurkitu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun