Polizia Mikel Rekarte eta Jon Rosalesen atzetik dabilela baieztatu du AAMk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 19a, 13:44

Espainiako Poliziak asteazkenean abiatutako operazioa ez du etenik: gaur goizaldean beste bi gazteren etxeak miatu dituzte. Dagoeneko horien izenak baieztatu ditu Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Etengabe bitakorak zabaldutakoaren arabera, Jon Rosales eta Mikel Rekarte "Txikerra" algortarren bila ibili dira poliziak. Halabaina, gazteak ez zeuden bertan eta dena miatu eta ordenadoreak eta hainbat kutxa atera dituzte etxeetatik. Bestalde, goizean ere nabarmena izaten ari da poliziaren presentzia Getxo udalerriko hainbat kaleetan, errepresioaren aurkako erakundeak salatu duenez. Bestalde, asteazkenean atxilotutako Joseba Elorriaga "Peski", Mikel de Gregorio "Degre", Txomin Gezuraga, Lander Labajo, Aner Mimenza eta Josu Rodriguez "Nekora" gazteen familiarrak Madrilera joan dira, gaur eguerdian epaitegitik pasako direla esan dietelako. Atzo atzemandako Zigor Goikoetxearen egoeraren berririk, ordea, ez dauka oraingoz AAMk. Inkomunikatuta dago polizien eskuetan. Atxiloketak salatzeko mobilizazioa deitu dute, 20:00etarako, Algortako Telletxe plazan. Argazkian, atzoko manifestazioa Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun