Nahikari Ayo: "Komunikabideak beti izaten dira lehenak"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 19a, 14:19

Gaur bertan atxiloketak egon dira gure herrian. Sei herrikide atxilotu dituzte kale-borrokaren akusaziopean. Herria poliziaz beteta egon omen da, baina atxiloketen berri goizean izan dugu. Argazkiak eta guzti ikusi ahal izan ditugu. Baina zergatik komunikabideak izaten dira lehenak guztia jakiten? Hortxe egoten dira kamararekin grabatzen, argazkiak ateratzen... Espainia aldean harro-harro erakusteko zer egin duten. Espero dut lehenbailehen gure artean egotea. Eutsi goiari! PD: Ez dut gustuko politikaz hitz egitea, baina uste dut oraingoan merezi zuela. Nahikari Ayok atzo Nire begietatik bere bitakoran argitaratua. Argazkia: Nahikari Ayo.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun