Keltse Eiguren Aukera Berdintasuneko zinegotziak nabarmendu duenez, “emakume eta gizonen arteko harremanei dagokienez, XX. mendearen azken laurdenean eta oraingoaren hasieran oso aldaketa adierazgarriak gertatu diren arren, esate baterako emakumeak masiboki lan merkatuan sartzea, edota mugimendu sozial eta politikoetan, eta oro har, esparru publikoan parte hartze handiagoa izatea, emakumeen aurkako indarkeria bezalako gaietan, edo etxeko lanen edo zainketa lanen banaketa desorekatua bezalako gaietan ikus daiteke oraindik ere sexismoak egun indar handia duela gure inguruan, eta aurrera egiten jarraitzeko beharrezkoa dela gizonezkoen parte hartzea”.
Ibon Arrizabalaga de Mingo sexologo donostiarrak eta EHUren emakume eta gizonen arteko berdintasunaren gaineko masterra duenak, dinamizatuko du tailerra Algortako Villamonte kultur aretoan, ostegunetan 19:00etatik 21:30era. 15 orduko iraupena izango du, bi ordu t'erdiko 6 saiotan banatuta. Urtarriletik aurrera interesa dutenek parte hartzen segitu ahal izango dute hilean behin egingo diren saioetan. Informazio gehiago izateko eta izena emateko Getxoko Udalaren webgunera, edo Martikoena kaleko 16. zenbakian dagoen Berdintasun Zerbitzura jo daiteke, urriaren 22a eta 31ren artean, bi egun horiek barne. Telefono zenbakia 944 660 130 da eta posta elektronikoa, berriz, ieizmendi@getxo.net.