Lander Labajoren senide eta lagunek istripua izan dute Madrilen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 19a, 17:31

Alain eta Iratxe Labajo, Espainiako Poliziak asteazkenean atxilotutako Lander Labajoren (argazkian) anai-arrebak, eta Landerren hiru lagunek istripua izan dute gaur goizean Espainiako Auzitegi Nazionalerako bidean. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bidez jakinarazi duenez, istripua Madrilgo sarreretako batean izan dute, "atzean zuten kamioi batek beraien autoaren aurka jo ostean. Zauritu larririk izan ez den arren, atzean zihoazen hiru lagunek min hartu dute, eta atxilotuen deklarazioak amaitu ondoren hospitalera hurbiltzekotan dira". Bestalde, Askatasunak salatu duenez, "senide edo lagun bat atxilotua izateak suposatzen duen tentsioak, eta tentsio horrekin ehunaka kilometro egin beharrak era honetako istripuei bide ematen diela salatu nahi dugu Askatasunetik. Ehunaka euskal herritar Auzitegi Nazionalera hurbildu beharrean izaten dira afera ezberdinak medio, eta errepideak dituen arriskuak pairatu behar izaten dituzte. Sakabanaketa politikak erasaten dien modu berean erasaten die Auzitegi Nazionalerako joan-etorriek senide eta lagunei".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun