Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bidez salatu duenez, asteazkenean
atxilotutako sei gazteak inkomunikatuta ari dira deklaratzen Espainiako Auztegi nazionalean. Joseba Elorriaga "Peski", Mikel de Gregorio "Degre", Txomin Gezuraga, Lander Labajo, Aner Mimenza eta Josu Rodriguez "Nekora" oraindik ez dute izan abokatuekin zein senideekin egoteko aukerarik. Horregatik, eta Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako
oharrean atxilotuek hainbat kale ekintzetan parte hartu dutela esateagatik, AAMk asteazkenean atxilotuak torturatuak izan direla salatu du: "Zantzu guztien arabera, eta oraindik ez abokatuarekin ez familiarrekin izan gabe, torturatu eta autoinkulpazioak egitera behartu dituztela esan dezakegu". Bestalde, AAMk zalantzan jarri du atzo topatutako
zuloa (argazkiak) benetakoa ote zen. Azkenik, atxilotu guztien askatasuna aldarrikatu eta gaur 20:00etan Algortako Telletxe plazan mobilizatzera deitu dute. Argazkian, gaur egindako miaketa bat / Etengabe.