Ehundik gora surflarik parte hartuko dute asteburuan Sopelan jokatuko den taldeen arteko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 19a, 20:12

Surf Taldeen arteko Txapelketa jokatuko da larunbat eta igande honetan Sopelako Atxabiribil hondartzan, ehundik gora surflariren partaidetzarekin, Euskal Herriko Surf Federazioko (EHSF) arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez. Antolatzaileen arabera, urteko ekitaldirik dibertigarriena da aipatu lehiaketa. Oso txapelketa ezberdina da, surflariek taldeka hartzen baitute parte. Talde bakoitzak bere hondartzako 15 surflari onenak biltzen ditu ekitaldian parte hartzeko. Gainera, 1.000 euroko diru-saria egongo da jokoan, "laguntza ederra surflarientzat", antolatzaileek nabarmendu dutenez. Garaileak badaude ere, lagunen arteko bilera izaten da, olatua, barbakoa eta musika protagonista izanik. Sopelako Penatxuri taldea eta EHSF dira antolatzaileak aurten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun