Zigor Goikoetxeak gaur bertan deklaratuko du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 19a, 19:49

Abokatu iturriak aipatuz Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, gaur arratsaldean bertan deklaratuko du Baltasar Garzon epailearen aurrean Zigor Goikoetxea "Gorrion", asteazkenean atxilotutako beste seiak deklaratu ostean. Bestalde, atzo iluntzean, Goikoetxea bizi den Bilboko Atxuri auzoko etxea miatzen bukatu ostean, Espainiako Poliziak bertan bildutakoei oldartu zitzaiela adierazi dute hainbat lagunek, hainbat karga eginez. "Gutxienez hiru pertsona zaurituta utzi zituzten, horien artean Gorrionen beraren neskalaguna", zehaztu du Gorka izeneko auzokide batek Etengaben. Ondoren, kontzentrazioa egin zuten dozenaka lagunek Zazpi Kaleetako Unamuno plazan, azken atxiloketak salatzeko. Argazkia: Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun