
Getxoko "Ezker Batua-Berdeak udal taldeak", Getxoko Udalak erosketa publikoetan irizpide etikoak bultzatzeari buruzko mozioa aurkeztu du gaur zortzi egingo den Udalbatzan eztabaidatzeko asmoz.
Getxo Gorria bitakoran zabaldu dutenez, legealdi honetan aurkeztu duten lehenengo mozioa da. Testuan, bide batez, ez dute inolako aipamenik egiten koaliziokidea den Aralarri buruz. EBk gogoratzen du administrazio publikoek elkarlan eta garapen proiektuetan egindako lana eta Getxoko Udalari "beste urrats bat gehiago" ematen dio bidezko merkataritza eta etikan oinarritutako erosketa publikoa direla medio. Izan ere, alderdi horren aburuz, nazioarteko merkataritza sareek erabiltzen duten Hegoko ekoizleen aurkako diskriminazioak saihesten dute horiek beren kabuz bizi ahal izatea laguntzen menpe egon beharrean. Argazkian, Iñaki Urkiza zinegotzia.