Zigor Goikoetxea fidantzapean askatzea erabaki dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 19a, 22:03
Gainontzeko sei gazteekin zer egin erabaki bitartean, Zigor Goikoetxeari 6.000 euroko fidantzapean askatzea erabaki du Baltasar Garzon epaileak, Gara.net-ek jakinarazi duenez. 13:00etan hasita eta arratsalde osoan zehar, konfidantzazko abokatuak bertan zirela deklaratu dute Joseba Elorriaga "Peski", Mikel de Gregorio "Degre", Txomin Gezuraga, Lander Labajo, Aner Mimenza eta Goikoetxeak berak. Josu Rodriguez "Nekora" gazteak, ordea, inkomunikaziopean egin du, Askatasunak salatu duenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun