Oposizioko alderdien babesa jaso ezean, tasa eta zergak bere horretan (KPIren igoera barik) utziko ditu 2008an Getxoko Udalak, Iñaki Zarraoa alkate zela %86an igotako zaramaren gainekoa tartean. Erabakia PP, PSE-EE, Hirukide familia ugarien federazioa eta Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM) erakundeekin elkartu ostean hartu dute, Imanol Landa alkateak gaur adierazitakoaren arabera, aipatu bi alderdi politikoek edozein akordio hartzeko "jarrera itxia" agertu dutela deitoratu badu ere. “Tasa eta zergen gainean Gobernu Taldearen proposamena zein den ere ez dute jakin nahi izan, eta Fadurako igerilekuetan sartzeko ordaindu beharreko euro bateko tasa kentzeari dagokinez, urriko udalbatza aurretik ez dute inolako negoziaziorik ireki nahi izan”, azaldu du tokiko agintariak. Gobernu taldea azken hori ezeztatzeko prest dago, kendu ala ez, aipatu osoko bilkuran erabaki beharko badute ere.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!