Martxaren bidez, Uribe Kostako gazte mugimenduaren kideek independentzia eskuratzeko eta kapitalismoa garaitzeko erronkei ekiteko beharra zabaldu nahi dute: "egun Euskal Herriak pairatzen du Espainiaren eta Frantziaren eredua, eredu kapitalista. Gainera, itunen bidez, euskal kapitalismoa gehitu zaie eta hori ere pairatzen dugu. Ez gara kezkatuko kapitalismoa goitik behera botatzeko zenbat denbora behar den pentsatzen, baizik eta horren aurkako eredua abian jartzera goaz, independentzia eta sozialismoaren eredua. Herrian balore horien inguruan lan eginez, Euskal Herriari etorkizuna eman nahi diogu".
Martxaren antolatzaileen aburuz, eredu kapitalistak independentziari jarritako mugak "argi baino argiago" ikusi ahal izan dira azken prozesu politikoan eta Loiolako negoziazioetan, "ezker abertzaleak markatzen zuen minimoa, hots, trantsizio marko demokratiko bat euskal estatuaren bidean, ukatzean". Bide horretan, "propio" egiten dute "'independentziari ateak ireki' leloa", herri mailako zein norbanakoen mailan hartuta. Izan ere, "orain da unea eraldaketa sozialaz hitz egiteko, azkenaldian jazarpen handia jasotzen baitugu, dela etxebizitza sisteman, dela azpiegitura txikitzaileen bidez, dela eskola gazteak akritikotasunera eta geldotasunera eramaten. Hor sistemaren aurkako eta independentziaren aldeko urratsak eman beharra dago. Adibiderik argiena etxebizitzarena dugu kapitalisten poltsikoak betetzeko lehen mailako eskubidea ukatzen baitzaie gazteei". Nazioari dagokionez, "proiektu txikitzaileak Euskal Herria desegin nahi dutelako, eta hor Abiadura Handiko Trena dute proiekturik erraldoien". Horren guztiorren gainean eztabaidatuko dute bihar Uribe Kostako martxan zehar.
Egiataraua:
- Erandio: irteera 10:00etan metroko plazatik.
- Leioa: proiektu txikitzaileen inguruko hitzaldia eta bideoforuma, Lemoizen zentral nuklearraren aurkako borrokan ibilitako eta egun Talaia plataformako kidea den lagun bat eta Abiadura Handiko Trenarik Ez Elkarlana taldeko gazte bat izango direla.
- Itzubaltzeta / Romo: Eetxebizitzari buruzko bideo emanaldia eta mahai-ingurua Lekittoko Gazteak taldearen epe luzeko borrokaren esperientzia ezagutzeko.
- Algorta: bazkaria (bakoitzak zer edo zer eraman dezala eskatu du antolakuntzak) eta atxilotuen aldeko ekimena.
- Berango: hezkuntzari lotutako hitzaldia 20:00etan, sistemak sustatutako infantilizazioa, pasibotasuna eta akritikotasunaz hausnartzeko.
- Berangoko frontoia: ekitaldia, afaria eta kontzertuak Astintzen, Okupando Rom@ eta Arritmiarekin.