Emakume bat zauritu da Areetako PSE-EEren egoitzaren aurkako eraso batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 20a, 06:40

Emakume bat zauriturik irten da gauerdian Areetako PSE-EEren egoitzaren aurka bi "molotov" koktelekin egindako erasoan. Ertzaintzaren iturriak aipatuz, eitb24.com-ek zabaldu duenez, gaueko 12ak jota gertatu da jazoera. Ezezagun talde batek Areetako Ibaigane kalean PSE-EEk duen egoitzaren atzeko aldearen aurka "molotov" koktel bi bota ditu. Koktelak sozialisten egoitzan sartu ez diren arren, 62 urteko emakume bat zauritu da eta erredura bat du lepoan. Osasun zerbitzuek jazoera izandako tokian artatu dute, nahiz eta zauri arinak izan. Tabernaren horma belztuta gelditu da. Ertzaintza erasoa gertatutako tokira bertaratu da, eta lekukoei erasoari buruzko aitorpena hartuz, gertatutakoa argitzeko ikerketa zabaldu du. Argazkian, 2005ean erre zuten Sopelako PSE-EEko egoitza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun