Erandio eta Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko
ASI "alternativa progresista"k bat egin du
Bilboko Gazteria Sozialistak-Egaz taldearekin datorren urriaren 26 eta 27rako Portugaleteko Udalak antolatu duen "2007 Gaztegunea" mintegian parte hartzera deitzean. Bi erakundeen arabera, PSE-EEk gidatzen duen Udalaren asmoa 18 eta 24 urteko gazteen topagune bat lortzea da. gazte horiek bere ikuspuntua emateko prest egon beharko lirateke hainbat gaien inguruan, tartean drogak, udal ordenantzak, litroak edatea edo aisialdirako alternatibak bezalako gaiak jorratuko dituztela. Topaguneak 80 bat lagun bilduko ditu, besteak beste Benicassim festibalaren zuzendaria, kolektibo ezberdinetako kideak eta gazteekiko komunikazioan adituak. Gazteria Sozialistek igarri dutenez "ASIz gain, ikasle kolektiboak, narkoaretoak, auzoetako gazteen kolektiboak, drogen aurkako zein legalizatzearen aldeko kolektiboak eta Erasmusekoak ere joango dira bertara. EAEko zein kanpoko jendea". Bilboko aterpeko egonaldia zein otorduak doakoak izango dira parte-hartzaileentzat. Izena emateko, JSE-EGazek azaldu duenez, ASIren bidez egin behar da, asialternativa@hotmail.com posta elektronikoaren bidez. Argazkian, Portugalete gazte infozrmazio zentroa.