Azken atxiloketen erantzuntzat bere gain hartu dute Areetako PSE-EEren egoitzaren aurkako erasoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 22a, 12:22

"Gara" egunkariak atzo plazaratutakoaren arabera, Uribe Kosta eskualdean izandako atxiloketen "erantzun zuzentzat" jo du ezezagun batek, ostiral gauerdian Areetako PSE-EEren egoitzaren aurka bi "molotov" koktelekin egindako erasoa. Garak larunbatean jazotako deiaren bitartez, aipatu ekintza bere gain hartu eta "Espainiako Gobernuko alderdia den PSOE" egin zuen atxiloketen erantzule lagunak. Horrekin batera, "borroka bidea" dela aldarrikatu eta espetxeratutako sei gazteen askatasuna exijitu zuen. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazitakoaren arabera, gaueko 12ak jota gertatu zen erasoa PSE-EEren egoitza barruan 30 bat lagun zeudela. Koktelak sozialisten egoitzan sartu ez ziren arren, 62 urteko emakume bat zauritu zen eta erredura bat du lepoan. Osasun zerbitzuek jazoera izandako tokian artatu zuten, nahiz eta zauri arinak izan. Argazkian, 2005ean Sopelako PSE-EEko egoitzak jazo zuen erasoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun