PSE-EEren egotzaren aurkakoa bezalako erasoekin "asper-asper eginda" dagoela dio Getxoko alkateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 22a, 12:53

“Benetan asper-asper eginda gaude indarkeria adierazpen hauek ikustean, ez dute inolako justifikaziorik eta, gainera, Getxoko auzokideen gehiengoak errefusatu egiten ditu”, azpimarratu zuen Imanol Landa alkateak (argazkian) larunbat goizean egindako adierazpenetan, PSE-EEk Areetako Ibaigane kalean duen egoitzari egindako erasoa gaitzezteko. Udal agintaria ostiral gauean izan zen bertan eta elkartasuna adierazi zien zauritutako 62 urteko emakumeari eta Alderdi Sozialistaren militantei. Getxoko alkateak gaineratu zuen "kontradikzioa eta koherentzia falta izugarria" dutela pertsona horiek (erasoaren egileei zuzenduz), "ustezko eskubide batzuk defendatzen dituzten bitartean pertsonen oinarrizko-eskubideak urratzen dituztelako, biolentzia, indarkeria, mehatxua eta gogorkeria erabiliz".

Landak, amaitzeko, adierazi zuen "demagogia hori faxismo hutsa" bilakatzen dela, "euskal gizartearen borondatea alde batera uzten baitute eta, noski, baita getxoztarrena ere, nahiz eta herri honek behin eta berriro indarkeriaren erabilera gaitzetsi”. Hain zuzen, gaurko du deitua Bozeramaleen Batzordea udal agintariak, gertatutakoa aztertzeko bertan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun