Espainiako lehiaketa bat egingo dute Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 22a, 15:09

Datorren azaroaren 24an, Pump It Up (PIU) delako jolas-aparatuaren Espainiako Lehiaketaren finala egingo da Itzubaltzeta / Romon, Getxoko Komiki eta Manga Azokaren barruan. Azken urteotan, "jolas horrek arrakasta handia lortu du eta zale asko erakarri ditu" komiki azokara, Getxoko Kultur Etxeak jakitera eman duenez. Horren inguruan hainbat lehiaketa sortu dira eta, horien artean Munduko PIU Lehiaketa da nagusi. Getxoko azokaren aurreko ekitaldietan jolas hori ez da falta izan eta aurten Manga Gunean "gozatzeko aukera" egongo da. Lehiaketaren finalean 30 lehiakide arituko dira 4 orduz baino gehiagoz. Hiru maila ofizialetako irabazleek sarietan 6.000 euro jasoko dituzte eta Mexikon abenduaren 22an ospatuko den munduko finalean parte hartuko dute. Getxoko Kultur Etxeak antolatutako saioez gain, azken urteotan hainbat eskualde lehiaketa burutu dira Leioako Artea merkataritzaguneko Artea Bowling aretoan. PIU dantza simulaziorako bideojokoa da, makina batetaz baliatzen dena. Jokalariek makinak jartzen duen musikaren erritmoa jarraitu behar dute oinak pantailak eta argiek zehazten duten lekuan jarriz. Argazkia: Espainiako Wikipedia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun