Imanol Landa alkateak, Margarita Uriak Espainiako Kongresuan Getxoren alde egindako lana eskertu eta gero, Getxorako antzoki berria egiteak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du: "eraikin enblematikoa izango da udalerrirako” esan du Landak, “funtzio-anitzeko gunea, aurreratua eta modernoa, 22 milioi eurotako aurrekontua duena”. Aisialdirako eta kulturarako eskaintza sustatzeaz gain, Algortaren eta udalerri osoaren bizitza sozialerako eta ekonomikorako pizgarria izango da.
Hartara, joan den uztailean herritarren partaidetza bultzatzeko prozesua hasi zen Getxo Antzokiaren inguruan bizi diren auzokideekin, hauek izango baitira lanekin eragozpen gehien jasoko dituztenak. Hile honetan bertan hainbat udal elkarteekin jarraitu du prozesu horrek eta, joan den astean, joan nahi izan zuenarentzat hitzaldi irekia egin zen, lanak aurrera eramateko HAPOren aldaketa zehatza ezinbestekoa dela eta. Bien bitartean, Juan Maria Uriarte arkitektoa aurreproiektuan ari da lanean, aurkeztutako alegazioak bideragarriak diren ala ez ikusteko.
Landak adierazi duenez,”epeak betez gero, egungo antzokia eraisteko lanak 2008ko urtarrilean egin litezke eta Getxo Antzoki berriaren inaugurazioa 2011ko lehen hilabeteetan”.