Erromo eta Pinuetako Jai Batzordea azaroaren 6an hasiko da 2008ko jaiak prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 22a, 21:38

Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jai batzordeak herriko auzokide guztiei dei egin die adin guztientzako jai herrikoiak, parekideak, euskaldunak eta parte hartzaileak ospatzeko batzordean sartu eta bere ekarpena egin dezaten. Horregatik, eta Erromo eta Pinuetako Jai Batzordea jende guztiarentzat irekita dagoela esanez, jai batzordera joatera animatu dituzte herritar guztiak eta, bereziki, gazte koadrilak. 2008ko jaiak landuko dituen jai batzordea azaroaren 6an batuko da lehenengo aldiz eta hortik aurrera asteartero batzartuko da Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazako kultur etxean, goiko solairuan, 20:00etan. Argazkian, Itzubaltzeta / Romoko jaietan parte hartzen duten hainbat kuadrilen kideak aurten burututako II. Koadrila Egunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun