Kaskagorri eta Gaztesarea Espainiako Auzitegi Nazionalera deitu dituzte biharko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 22a, 22:08

Kaskagorri Bilboko gazte mugimenduaren konpartsaren eta Gaztesarearen, gazte mugimenduaren ataria eta Gaztesarea.net-eko argitaratzailea, arduradunak deitu dituzte bihar goizean Espainiako Auzitegi nazionalean deklaratzeko. Izan ere, bi erakundeei aurtengo Bilboko Aste Nagusian burututako Kaskaerrepresaliatuen omenaldiaren harira, "terrorismoa goratzea" eta "biktimak umiliatzea" delituak egotzi diete. Kaskagorri gazte konpartsak azken urteotan aipatutako Kaskaerrepresaliatuen omenaldia antolatzen ibili da eta inoiz ez du inolako arazorik izan orain arte. Gaztesarearen kasuan, berriz, www.kaskagorri.org Kaskagorriren webgunea Gaztesareako zerbitzarian kokatuta egotea, "arrazoi nahikoa" izan da kereila jarri duenaren arabera, Gaztesareari delitua ere leporatzeko, Gaztesareak publiko egin duen idatziaren arabera. Era berean, Bilboko ezker abertzaleak elkarretaratzea deitu du auzia salatzeko eta "erasotzat" jo du. Protesta bihar asteartean arratsaldeko 8etan egingo da, Etxebarrieta Anaien plazan. Argazkian, Kaskagorriko hainbat lagun Aste Nagusiko konpartsen arteko herri kiroletan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun