DBHko ikasleentzat Getxoko Ikasketa Sariak sortzea eskatu du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 22a, 23:59

Marisa Arrue (argazkian) Getxoko PPren presidente eta bozeramaileak DBHko ikasleen artean "ikasketa motibatzeko" eta "ahalegina saritzeko" Getxoko Ikasketa Sariak sortzea proposatu du, gaur goizean Areetan eman duen prentsaurrekoan. Arruek azaldu duenez, popularren iritziz hamar sari banatu beharko lirateke, DBH bukatzen duten Getxon erroldatutako ikasleen artean. Sariak 3.000 eurokoak lirateke, baina diru hori ikasleen hezkuntza sustatzeko baino ezin izango lirateke erabili. Arrueren esanetan, ikasleek egindako ahalegina saritu beharra daukagu, ikasketa motibatze aldera, oso kezkagarria den eskola porrot indizea baitugu". Proposamena idazterakoan popularrek kontuan hartu dute Eusko Jaurlaritzak dagoeneko Batxilergoko ikasleent artean sariak ematen dituela, baina haien iritziz ez dago horrelakorik DBH bukatzen dutenentzat eta, hortaz, "uste dugu Udala izan daitekeela sari horiek martxan jar ditzana". Mozioa datorren ostiralean eramango dute Getxoko Udalbatzara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun