Carlos Sola Sarabia Osakidetzako Uribe eskualdeko zuzendariaren iritzia bestelakoa da, baina. Osasun arduradunak Barrikako Udalari bidalitako bandoaren arabera, "mediku berriari esleitu dioten pertsonak jakin ostean, udalerriak bi ordutegi ezberdinak izango ditu. Gainera, biztanleek egunero kontsulta izango dute Plentzian eta astean hiru egunetan Barrikan". Dena den, dagoeneko galdera Legebiltzarreko Mahaiak onartuta dago, osoko bilkuran ahoz erantzuteko. Besteak beste, honako hau jakin nahi du Talde Sozialistak: "Zer ekintza burutuko ditu Osasun sailak Barrikako biztanleen % 100i udalerrian bertan osasun-zerbitzua emateko", batetik, eta "Osasun sailak Uribe Kosta eskualdean eta, zehazki, Barrikako udalerrian etorkizunean izango diren osasun-beharrei buruzko azterlanik egiten ari den, kontuan hartuta bertako biztanleria etengabe hazten ari dela?".
1.400 paziente inguru
Plentziako osasun zentro berriak uztailaren 30ean zabaldu zituen ateak bertoko 4.000 bat bizilagunei eta Barrikako beste 1.400 ingururi arreta emateko. Barrikoztarrek egunero Plentziara hurbildu beharrik ez zuten: astean bi egunez kontsulta ematen zitzaien Udalak Osakidetzako sendagile batek eta erizain batek pazienteei arreta emateko jarritako kontsultategi txikian. Orain, ordea, "mediku bakarra da gerturatzen dena eta bizilagun gutxiri ematen die arreta", Mendiak salatu duenez.