"Artea" antzezlana taularatuko dute bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 23a, 18:37

Asteazken honetan, urriak 24, Txalo Produkzioak konpainiaren “Artea” (Art) antzezlana egongo da ikusgai, EHUko Leioa eta Erandioko campusean. “Artea”k hiru lagunen arteko istorioa du oinarri: Sergio, Marcos eta Ivan. Sergiok oso koadro bitxia erostea erabaki du, zein, Markosen ustez, huskeria bat besterik ez da. Desadostasun hau, itxuraz Arte Modernoari buruz, gero eta eztabaida handiagoa bihurtzen da Ivanen aurrean, nor alde batetik harrituta eta bestetik jabalgarri dagoen. Antzezlana aurrera doan neurrian, irudiak gero eta leku gehiago betetzen du, desagertu arte; orduan haserrealdiaren benetako arrazoia azaltzen da. Emanaldia 12:00etan izango da, campuseko areto nagusian. Sarrera doan. Argazkian, “Artea” Joseba Apaolazak, Ramon Agirrek eta Asier Hormazak antzezten dute.

Carlos Zabalak zuzentzen du Yasmina Rezak idatzitako antzerki lana. Dagoeneko 30 hizkuntzetara itzuli dute obra. Donostia Antzerki Saria irabazi zuen iaz eta. horretaz gain, urteko lanik hoberena izendatu zuten Parisen (1995), Londresen (1996) eta New Yorken (1997).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun