Atas askatu taldea: "munstro bat naiz, eta zu?"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 23a, 20:13

Indarkeriazalea naiz? Terroristen aldekoa? Ez al daukat sentimendurik? Fanatikoa naiz? Hiltzailea ote naiz? Egia esan, ez dut oso ondo ulertzen hitz hauen esanahia. Indarkeriazalea izatea baldin bada indarkeriaren aurka indarraz erantzutearen aldekoa izatea, ez daukat zalantzarik, indarkeriazalea naiz. Terroristen aldekoa izatea baldin bada euren etxea, herria, familia eta lagunak ideal zilegi eta ukatu batzuengatik utzi behar dituztenen alde agertzea eta goraipatzea, ez daukat zalantzarik, terroristen aldekoa naiz. Sentimendurik ez edukitzea baldin bada etsaiengatik gorroto guztia sentitzea, ez daukat zalantzarik, ez daukat inolako sentimendurik. Fanatikoa izatea baldin bada edozein gauzaren aurretik nire pentsaera eta idealak jartzea, ez daukat zalantzarik, fanatikoa naiz. Argazkian, eskualdean atxilotutako gazteen aldeko irudi mordo kaleratu dute Uribe Kostako blogariek / Morotxita.

Hiltzailea izatea baldin bada hainbeste sufrimendu sortarazi digutenei heriotza desiratzea, ez daukat zalantzarik, hiltzailea naiz.

Nik badakit zer naizen eta badakit nor naizen. Beharbada, sistema puta honek sorturiko munstro bat naiz. Baina horrela pentsatzen ez dutenak ez al dira munstroak ere?

Degre, Peski; Txo; Josu; Aner, Lander; Jonro; Txikerra… Eutsi! Zuekin gaude!

Atas askatu taldea
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun