Urtero moduan, Indabada Herrikoia egingo dute Algortako gazteek Txiki eta Otaegi plazan larunbat honetan, 13:00etatik aurrera. Algortako Gazte Asanbladak 2000. urtean abiatutako ekimen honetan ez dira faltako betiko osagaiak eta babajanaz gain, musikaz, zozketaz, bertsoez, sagardoaz, trikitixa eta beste instrumentuen doinuez eta beste hainbat kontuz gozatu ahal izango da. Festa giroari muzin eginda,bazkal orduan agertu nahi duenak 14:30ean agertzea izango du, beti ere dagoeneko salgai dauden txartelen bat aurretik erosi badu. Txartelak UK, Lainoa, Amnistia eta La Plaza Algortako tabernetan eros daitezke bost euroen truke. Antolakuntzak iragarri duenez, bazkal ostean jolasak izango dira eta ondoren fanfarrearen laguntzaz poteoa egingo da Algortako eta Getxoko tabernetatik Txorimalo gaztetxeraino. Argazkian,
Zarraoa alkateak iazko indabada debekatu zuen, baina dena den 300 bat lagun batu ziren.