EAEko
Energiaren Euskal Erakundea (EEE) eta
Getxoko Udalaren eskutik, kontsumo gutxiko bonbillak doan banatuko dira bihar eta etzi, asteazken eta osteguna, Algortan eta Areetan, hurrenez hurren. Lehenengo hitzordua bihar, hilak 24, izango da Algortako Telletxe plazan, 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:00ak arte. Etzi, berriz, ekimena errepikatuko dute Areetako Xake plazan, ordutegi berean. Kontsumo txikiko bonbilla bakarrarekin batera, erandioztarrek etxean energia aurrezteko aholkuak batzen dituzten liburuak eta ibilgailuentzako bioerregaien gaineko informazio eskuorriak eta turismoak gidatzeko doako ikastaroei buruzko informazio eskuorriak eraman ahal izango dituzte herritarrek. Baina aipatu objektuak jaso ahal izateko, Espainiako Nortasun Agiria, pasaportea, gidatzeko baimena edo Espainiako karnetaren zenbakia jasotzen duen agiri ofizialen bat aurkeztu beharko dute. Argazkian, horrelako bonbillak 3 euro baino gutxiagotan eros daitezke.