Zergak eta tasak %2 igotzea erabaki du Urdulizko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 24a, 19:14

Urdulizko Udalak 2008. urtera begirako Ordenantza Fiskalak onartu zituen iraileko ohiko udalbatzan. Osoko bilkura horretan, aurreko urtearen aldean, zerga eta tasetan %2ko igoera egitea erabaki zuen tokiko erakundeak. Zifra hori Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) igoera baino zazpi hamarren beherago dago, KPIa %2,7koa izan da eta. Udalak Ordenantza Fiskalen egokitzapena KPIa baino baxuagoa izatea erabaki du, "familien ekonomietan ahal danik eta eragin txikiena izan dezan". Izan be, "familiek nabarmen igartzen dabe, esate baterako, Euriborraren igoera, beste gauza batzuen artean", udal iturriek adierazi dutenez. Beste alde batetik, udalbatzak Aiztabi plazaren erabarritze lanen proiektua eta baldintzak onartu zituen. Lan horien esleipena laster egingo da. Argazkian, Urduliz urrunetik ikusia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun