Getxoko Behargintzak (argazkian) D gidabaimena eskuratzeko prestakuntza ikastaroa antolatu du, ondoren autobus gidaria izatea ahalbideratuko duena. Ikastaroa langabetu getxoztarrei dago zuzenduta, batez ere emakumezkoei, 21 urtetik gora eta B gidabaimena edukita, udal iturriek adierazi dutenez. Ikastaroari eta alorreko egoerari buruzko informazio gehiago nahi dutenek informazio-hitzaldi batera joateko aukera izango dute. Bertan, garraioen alorrean aritzen diren bi enpresak egoeraren, enpresek eskatzen dituzten profesionalen eta hezkuntza lortzeko eraren berri eskainiko dute. Autobus gidaria izateko ikastaroari buruzko informazio zehatza ere eskainiko dute. Hitzaldia azaroaren 7an izango da, goizeko 10etan, Argia Fundazioak Algortako Hirutasuna kaleko 10-B zenbakian duen egoitzan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!