Zarauztarrak ere gertu ibili ziren, baina "bodyboarder"-en falta lehenengo postutik aldendu zituen berriro ere. Egia esan, guztiek eginiko papera txalogarria izan zen, esfortsu handia egiten baitzuten, bakoitzak maila guztietako 15 surflari biltzeko.
Sailkapena:
1.- Getxo Surf Taldea
2.- Peñatxuri Surf Taldea
3.- Zarauzko SE
4.- Barrika Surf Taldea
5.- Bakio Surf Taldea
6.- Groseko Indarra Surf Kirol Taldea
7.- Zumaiako Itzurun Surf Kirol Elkartea
8.- Getariako Surf Taldea
9.- Chonix Surf Taldea
10.- Erauntsi Surf Taldea
Oso olatu txikiak izan baziren ere, ez zuten atzera egin, joan den asteburuan, Sopelako Atxabiribil hondartzan jo zuten 150 surflariek eta aurrera eraman zuten aurtengo surf taldeen arteko txapelketa. Hamar taldeen ordezkariak aurkeztu ziren eta argi zeukaten jaialdi txiki hau ospatu nahi zutela, baldintzak egokienak ez baziren ere. Euren arteko harreman bikaina eta betiko giroa azpimagarria izan zen eta, olatuez gain, txalapartaz eta afari ederraz gozatu zuten, dena Peñatxuri Surf Taldeari esker, antolatzailea. Haien hondartzan lehiatu baziren ere, ez zuten irabazi nahiz eta gertu ibili. Getxotarrak izan ziren garaileak oraingo honetan.