Argentinako Opus Cuatro ahots laukoteak errezitaldia eskainiko du igande honetan, urriak 28, 19:30ean Areetako Andres Isasi Udal Musika Eskolan. Horiekin batera, Ereaga Fundazioko musika akademiako kantaek ere abestuko dute. "Kultur ezberdinak musikaren bitartez senidetzea da kontzertuaren helburua", Getxoko udal iturriek adierazi dutenez. Horrela, besteak beste, Hego Amerikako folklorearen lan batzuk abestuko dituzte, esate baterako, “La flor de la canela”, “Vasija de barro”, “Adios nonino” edo “Caballo viejo” izenekoak. Kontzerturako sarrera doakoa izango da. Hala ere, gonbidapena eraman beharko da, eta horiek musika eskolan edo Ereaga higiezinen agentzian (Zugatzarte etorbidea, 8) hartu ahal izango dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!