Dagoeneko Galeako olatuaren zain daude surflariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 24a, 20:59

Aurreko bi edizioetako arrakasta ikusita, hirugarrenez ere egingo dute Punta Galea Big Challenge txapelketa. Horrenbestez, urriaren 1an hasi zen itsasoari begirako itxaronaldia: baldintza oso zorrotzak behar dituen ekitaldia denez, apirilaren 1era arte jarri dute epemuga antolatzaileek. Itsasoaren baldintzen arabera, denbora tarte luze horren baitan aukeratzen den egunean, gutxienez lau metroko olatuen gainean ibili beharko dute aurretik gonbidatutako 18 surflarik. Lehiaketa honen formatoa ere berezia da; txapelketa 3 edo 4 ordu besterik ez du irauten, bertan surflari bakoitzak erabakitzen du noiz sartu. Epaileek hainbat maila bereiztuko dituzte eta horren arabera hurrengoak sarituko dituzte: olaturik handiena, surflaririk osoena, jaitsierarik bortitzena eta "wipe out" handiena. Oraingo honetan 8.000 euro banatuko dituzte saritan.

Hala zaletuek, nola komunikabideek ekitaldia hasiko den egunari buruzko informazioa jaso ahal dute Euskal Herriko Surf Federaziora deituz: 944 735 125 telefono zenbakira, astelehenetik ostiralera, goizeko 10etatik 14etara. Ekitaldiari buruzko informazio guztia hurrengo web orrian egongo da eskura: www.euskalsurf.com.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun