Egizu elkarteak antolatzen duen Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa egitasmoak
Katixa Agirre idazle gasteiztarraren bisita hartuko du bihar, osteguna, 20:00etan, Algortako Villamonte. kultur etxean. Solasaldian, besteak beste, Agirrek kaleratuberri duen "Sua falta zaigu" ipuin liburuaren inguruan hitz egiteko parada izango da. Liburuak zazpi ipuinez ehundutako lana jasotzen du, eta izenburua liburuaren lehenengo istorioari zor dio. Uxue Alberdik literatur kazetariak
honako kritika idatzi du gazteiztarraren lanaz: "zigarro bat dugu, baina sua falta zaigu. Sexu grina dugu, baina gure bikoteak ez gaitu asetzen. Eta zurrunga egiten du. Kafea hartu nahi dugu, baina ez dugu kafe-makina elektrikoa non entxufatu, edo kafeari usaina falta zaio, edo kafea perfektua da baina hura behar bezala dastatzeko konpainiarik ez dugu". Argazkian, Katixa Agirre liburuaren aurkezpen egunean /
Jabi Zabala.