EHUren "isilpekeria" apurtzeko Bolognari buruzko hitzaldia eman dute campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 25a, 00:28

Leioako Ikasle Abertzaleak taldeak Bolognaren inguruko hitzaldia eskaini du gaur goizeko 12etan Leioa eta Erandioko campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean. Ikasle erakundeak zabaldutakoaren arabera, mintegi horren bidez EHUk Europako Unibertsitate Espazioaren inguruan erakusten duen "sekretismo jarrera" salatu eta EHUk suspertzen ei dituen mobilizazio ezari eta desinformazioari aurre egitea nahi izan dute. Lehen mailako 60 bat ikasle parte hartu dute "inposaketa kapitalista berri" gisa definitu duten Bologna prozesuaren inguruko hausnarketan. Era berean, Leioako Ikasle Abertzaleak taldeak ikasleen hitza errespetatzera deitu du, baita borrokatzera, hori lortu arte.

Leioako Ikasle Abertzaleen oharra:

Gaurkoan, ikasleok Bolognaren inguruko hitzaldia antolatu beharrean izan gara. UPV-ren sekretismo jarreraren aurrean ikasleok, berriz ere, geure burua informatzeko erabakia harturik inposaketa kapitalista berri honen inguruan hausnartzeari ekin diogu. Bolognaren aurkako borrokan ezinbestekoa da gure burua formatu eta berriak diren ikasleak (1.mailakoak) informatzea.

Nahiz eta UPVk sekretismo jarrera honekin desmobilizazioa eta ezjakintasuna bultzatu nahi dituen, ikasleok berriz ere argi utzi dugu inposaketa honen aurrean gogor borrokatzeko hautua egin dugula. Ikasleon hitza errespetatua izan arte "Bolognari ez!" ozen oihukatuko dugu.

Bolognari aurre eginez!
Borrokak egingo gaitu!

Leioako Ikasle Abertzaleak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun