Zozketa bidez aukeratuko dituzte Areetako ludotekan jolas daitezkeen umeen hiru laurdenak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 25a, 18:06

Algortako Eskubeltz eskaut taldeak adierazitakoan oinarrituta zabaldu zuen UKBERRI.NETek, urriaren 15ean, Areetako udal ludoteka hiru talde kristauk kudeatuko dutela: Eskubeltzek berak, Itzubaltzeta / Romoko Ziztu Bizianek eta Bilboko EDE Fundazioak Aisibizia Getxoko Aisialdiaren Taldeak elkartea osatu zuten zerbitzuagatik lehiatzeko; baita helburua lortu ere. Gauzak horrela, gaur ezagutarazi du erabakia Imanol Landa alkateak. Horrekin batera, ludoteka berrian 100 neska-mutilentzako tokia egongo dela adierazi du udal agintariak: horietatik 75 zozketa publikoaren bidez aukeratuko dituzte eta gainontzeko 25ak Udal Gizarte Zerbitzuek artatzen dituzten familien seme-alabentzat izango dira. Segur aski urtea amaitu baino lehen zabalduko ditu ateak, Landaren hitzetan. Argazkian, Eskubeltz eskaut taldeak pasa den urriaren 6an ospatutako ikasturte hasierako irudi bat / Eskubeltz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun