Hilero bezala, bihar, hileko azken ostiralerako, hainbat kontzentrazio deitu du
Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak Euskal Herri osoan. "Gaixoak eta espetxe zigorra bete dituztenak askatu! Euskal Presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubideen jabe!" aldarrikapen nagusiaren harira, Uribe Kostan zortzi hitzordu izango dira: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean; 20:00etan, berriz, Erandion, metro aurrean; Leioan, Boulevardean; Itzubaltzeta / Romon, Xake plazan; Algortan, Telletxe plazan; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean eta Urdulizen, BBVAren aurrean. Elkarretaratzearen ondoren, Algortako Amnistia tabernan eta Itzubaltzeta / Romoko Branka herriko tabernan presoen aldeko taloak egingo dituzte. Argazkian, Itzubaltzeta / Romon 2006ko irailaren 22an hainbat solidariok egindako ekintza.