Artea merkataritzagunea hustu dute larrialdi-simulakro batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 25a, 20:09

Leioako Artea merkataritzagunea hustu zuten atzo hainbat erakundek antolatutako larrialdi-simulakroan. Aurretik adostatutako gidoiari jarraikiz, Gurutze Gorriko, Osakidetzako eta Leioako Artatza suhiltzaileen parkeko dozenaka lagunek parte hartu zuten atzo Arteako sute-simulakroan. Suhiltzaileek eta osasun zerbitzuetako langileek merkataritzagunetik bezeroak eta beharginak atera zituzten jatetxe gunean hasitako balizko sutea zela eta. Larrialdi-operazioa minutu gutxitan burutu zuten eta hasi zenetik ordu erdira dena normaltasunera bueltatu zen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun