Erandio eta Sopela ONCE erakundearen txarteletan agertuko dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 25a, 20:29

Bere garaian Areetako itsas pasealekuarekin egin bezala, ONCE Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalak Erandio eta Sopelako irudi bana erabiliko du bere zozketa txarteletan. Datorren azaroaren 22an eta 27an, ONCEren bost milioi kupoik eramango dute Erandioko Andra Mari elizaren eta Sopelako surflarien irudiak, hurrenez hurren. Bi txartel horiek ONCEk hilaren 31n abiatuko duen Euskal Herriko 14 herriren irudi-bildumako parte dira. Bestelako herriak honako hauek izango dira: Laudio, Azpeitia, Beasain, Lasarte-Oria, Pasaia, Tolosa, Zarautz, Zumarraga, Azkoitia, Arrigorriaga, Bermeo eta Trapagaran. Kupoi bakoitzeko 50 serie aterako dituzte 00000 zenbakitik 99.999ra, guztira bost milioi txartel. Irudian, Cristino Burgoa ONCEko Euskadiko ordezkaria eta Iñaki Zarroa Getxoko alkate ohia Getxoren omenez egin zen itsuen kupoiaren aurkezpenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun