Ternua aldeko uretan Apaizac Obeto espedizioan bizi izan zituzten esperientzien gainean hitz egingo du asteartean, urriak 30, Astrabuduan Jon Maia bertsolari zumaiarrak. Diapositiba emanaldia eta hitzaldia, 20:00etatik aurrera izango da Josu Murueta Kultur Etxean, Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak antolatuta. Apaizac obeto 2006 espedizioak 1.000 itsas milia egin zituen Atlantikoan barrena. Antzinako balezaleen modura ibili ziren Euskal Herritik joandako bost lagun Terranova aldeko itsasoetan, ekaitz eta haize bortitzen gordintasuna pairatuz. Abentura bitxia, sei marinelek eta patroi batek egin zuten: Jon Maia, Ane Miren Miralles, Markos Sistiaga, Iker Leizaola eta Xabier Agote euskaldunek eta Ternua bertako Mi’kamaq tribuko indigenak. Argazkian, Apaizac Obeto espedizioa Labrador kostaldean zehar / Albaola.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!