Berbalagun ekimenak 100 lagundik gora batu zituen joan den ikasturtean, euskaraz eta aisiaz gozatzeko. Aurtengoan, berriz, gehiago izan nahi dutela adierazi dute Egizu Getxo euskaldun! elkartekoek. "Horretarako zure inguruko norbait gonbidatzea proposatzen dizugu. Euskara ikaslea zein euskaraz ondo dakiena, denok gara ezinbestekoak Berbalaguna egitasmoan", zehaztu dutenez. Izan ere, "euskaldunon arteko sarea handitu eta sendotzea" da helburua, tabernan, paseoan, frontoian, mendi ibilaldietan, irteera kulturaletan, berbalagunen topaketetan... euskararen erabilera bultzatuz. Gauzak horrela, ikasturte honetako lehenengo zitak data badauka: larunbat honetan, urriak 27, Itxina aldera egingo dute txangoa. Argazkia: Egizu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!